Componentes Antiguos miembros Grabaciones Calendario Ficha técnica Álbum de fotos

Cabezera

GRUP DE GRALLERS DE L'ACORD DE VILANOVA I LA GELTRÚ (KATALUNIA)

 

"GRUP DE GRALLERS DE L´ACORD DE VILLANOVA I LA GELTRÚ" talde iraunkorra da 1979. urteaz geroztik. Garai hartan, "grallek" -oinarrizko oboeen familiako musika­tresna tradizional horiek-, ez zuten, artean, zegokien lekua herriko jai eta giroan. Taldea, sortu zenetik, material tradizionalen bila ibili da eta, batera, ikerketak egiten; hala berean, erritmoak eta aukera armoniko-melodikoak egokitu ditu "gralla"rentzat.

 

Horrez gain, taldeak denbora asko eman du prestakuntzako eta birziklatzeko ikastaroak antolatzen eta zabaltzen Katalunia osoan, talde berriak sortzen lagundu du eta bere estilo berezia eman die talde horiei.111

 

Beren ekitaldietan hiru estilo nagusiak erabiltzen dituzte: kalejirak, kontzertuak, eta dantzak. Kalejirei dagokionez, taldeak hainbat saio egin du Kataluniako herri-jaietan; orobat aritu izan da herri-dantzetako taldeekin, erraldoiekin eta jai-giro horretako bestelako zenbaitekin batera ere. Kontzertuetara jota, "GRUP DE GRALLERS DE L´ACORD"ek interes handiko lana egin du batez ere "gralla"z jotzeko idatzitako aintzinako musika tradizionalak aztertzen eta berreskuratzen. Hala ere, kontzertuetan ohikoak badira Erdi Aroan zeremonia jakinetan edo antzinako zerbait ospatzeko jotzen ziren musikak, ohikoak dira, hala berean, musika-tresna honen bidez interpretatzeko beren-beregi konposatutako piezak, batzuk joan den mendean konposatuak. Horretan, zorionez, gaur egun musikagile berrien lana suspertu egin da. "Ball de gralles" da taldearen malgutasuna eta errepertorio bereiziak argiago adierazten dituen alderdietako bat agian. "Ball de gralles"ean, jendeak dantza-aukera zabala du: bai erritmo klasikoak (baltsea, mazurka, polka), bai bestelako musikako moldaketa ausartagoak; izan ere, nahiz eta ez izan grallaz jotzeko bereziki prestatutako piezak, egoki moldatu eta transkribatu ondoren, kalitatezko soinua lortzen da.

 

"GRUP DE GRALLERS DE L´ACORD DE VILANOVA I LA GELTRU" taldeak bira eta saioak egin ditu berak bakarrik Frantzian, Italian, Ingalaterran, Portugalen, eta oraintsu Kuba aldean izan da; harrera ona izan du. Bestalde, dantza talde, erraldoi, "casteller", eta Kataluniako beste herri-ekintzak sustatzen dituzten taldeekin batera, "GRUP DE GRALLERS DE L´ACORD" Italian, Austrian, Alemanian, Danimarkan, Frantzian eta abarretan izan da. Espainiako Estatuko zenbait hiri ere ezagutu ditu, esaterako, Segovia, Zaragoza, Tutera, ...; Katalunia eta Valentziako hainbat tokitan ere jardun du.

 

Taldearen azken saioei begira, azpimarratzekoa da bere partaidetza Kataluniako musikan ospe handikoa den "Companyia Elèctrica Dharma" taldearen XX. urteurrena ospatzeko makro­kontzertuan. Era berean, "La Cuadra de Sevilla" antzerki talde entzunarekin batera egin dute lan "Identidades" ikuskizunean, Salvador Távora-ren zuzendaritzapean.

 

Gaur egun hirugarren grabaketa egiten ari da, aurreko konpaktuko errepertorioaren lorratzari jarraituz. Bakarkako lanez gain, bilketako lau grabaketetan parte hartu du taldeak.

 

Erabiltzen dituen musika-tresnak halakoak direlako, talde honek ez du anplifikagailu beharrik; saioetarako nahikoa dute soinu-muntaketa soil bat.

 

Partaideak:

Miquel Gonzàlez i Sanchez (gralla eta zuzendaritza)

Joan Masip i Alegre (gralla)

Xavier Planas i Fusté (gralla)

Eloi Martí i Reverté (tinbala)

 

Grup de Grallers de l´Acord

C. del Teatre, 16

08800- Vilanova i la Geltrú (Bartzelona)

Tel.:     938 93 24 06

              616 14 85 49

www. vvirtual. es/acord

 

Componentes Antiguos miembros Grabaciones Calendario Ficha técnica Álbum de fotos

homecast.gif (5458 bytes)